Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadin

Jaime Jesus Perez, AstraZenecaren txertoari buruz: "Kointzidentzia hutsa da"

Ganbara | EiTB MEDIA

Leer en Castellano

Espainiako txertaketa elkarteko kide den Perezek azaldu duenez, "txertoak ez gaitu beste gaixotasun batzuetatik babesten".

AstraZenecaren txertoa. Argazkia: EFE

Sendagaien Europako Agentziak lasaitasuna eskatu du AstraZenecaren txertoaren inguruan sortu den polemikaren harira, eta Europako zenbait herrialdek (Danimarkak, Norvegiak eta Italiak, adibidez) enpresa farmazeutiko horren botika ez jartzeko hartutako erabakiaren aurka agertu da. Hain zuzen ere, "txertatzen jarraitzea" aholkatu du, pertsona batzuek tronboak izan badituzte ere. Izan ere, Sendagaien Agentziaren arabera, ez dago txertoaren eta tronbosi kasuen artean loturarik.

Radio Euskadiko eta Radio Vitoriako "Ganbara" saioan egin dioten elkarrizketan, Jaime Jesus Perez Espainiako txertaketa elkarteko kideak ziurtatu du aipatu herrialdeen erantzuna neurriz kanpokoa izan dela, eta azpimarratu du zenbait pertsonek izan dituzten tronboek ez dutela AstraZenecaren txertoarekin zerikusirik. "Txertoarekin loturarik ez duten gaixotasunak dira. Kointzidentzia hutsa da", adierazi du. 

Bestalde, horrek guztiak sortutako oihartzunaren aurrean eta justifikaziorik ez duen arren, uste du egokia dela Espainiako Osasun Publikoaren Batzordeak 55 urtetik gorakoen txertaketa atzeratzeko hartutako erabakia.

Albisteak (1)