Itxi

koronabirusa

Aurten ere ez dituzte ospatuko Kornites erromeria eta San Jorge jaiak Santurtzin

eitb media

Leer en Castellano

Udaletik adierazi dutenez, ekitaldi puntualen bat egiten ahaleginduko dira, ahal bezain laster.

Santurtzik ez du apirilaren 5eko Kornites erromeria baimenduko aurten, ezta datorren hilabeteko 16 eta 25 artean ospatzekoak ziren San Jorge jaiak ere, pandemia-egoera dela eta. Udalak zaintza areagotu egingo du egun horietarako, jende-pilaketak, litroak edo unean uneko neurrien hausteak ekiditeko.

Marinel-herriak gogorarazi duenez, pandemiak ez du baimentzen jende-pilaketak ekar ditzakeen jai-ekitaldirik ospatzea. Hori dela eta, "Santurtzik, gainerako udalerriek bezala, neurri horiek zorrozki betetzeko beharra dauka, eta, ondorioz, inongo jai-ekitaldirik ez programatzearena".

Egoerak hobera egin ahala eta agintariek hala baimendu heinean, ekitaldi bat edo beste egiten ahaleginduko dira, "osasun-irizpideak eta ezarritako neurriak betez, betiere".

Udaletik adierazi dutenez, ahal bezain laster egitarau posibleen berri emango dute, "betidanik Santurtziren ezaugarri izan den kultura sustatzen jarraitzeko".