KORONABIRUSA
Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, 123 zenbatzeraino
E. G. | EITB MEDIA
Positibotasun tasa ere nabarmen igo da, eta bezperako % 3,9tik % 6,2ra pasatu da.
Positiboek gorako bidea hartu dute berriro Nafarroan, 123 kutsatze zenbatzeraino, Foru Gobernuak eman dituen behin-behineko datuen arabera.
Zehazki, atzo 1.970 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 182 gehiago) eta horietatik % 6,2 positiboak izan ziren. Positibotasun tasak, beraz, nabarmen egin du gora, ia bi puntu eta erdi.
Astea oso gorabeheratsua izan da erkidegoan, baina beheranzko joera eten egin dela ikus daiteke. Bezperako datuekin alderatuta, 53 kasu gehiago dira. Duela astebeteko edo bi asteko datuen erkatuta ere hazkundea izan da (56 eta 53 kasu gehiago, hurrenez hurren).
Positibo gehien pilatzen dituzten udalerri edo guneei dagokienez, Lizarra eta Lodosa daude zerrendaren buru, 10na kutsatzerekin. Ondoren datoz Milagro eta Iruñeko Txantrea auzoa, zortzina positiborekin. Sanduzelai auzoan (Iruñea) zazpi kasu zenbatu dituzte, eta San Adrianen, bost.