Itxi

Istripua Gipuzkoan

Txirrindulari bat oso larri zauritu da Aian, auto batek harrapatuta

EiTB Media | Agentziak

Leer en Castellano

49 urteko zauritua donostiarra da. Ertzaintzak autoko gidariari bide segurtasunaren aurkako delitua leporatu dio, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.

Txirrindulari bat oso larri zauritu da N-634 errepidean, Aian (Gipuzkoa), auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 12:20 aldera gertatu da. Autoak txirrindularia harrapatu du Orioko gaina jaisten ari zela.

Anbulantzia batek zauritua Donostia Ospitalera eraman du. Bitartean, Ertzaintzak zirkulazioa antolatu du; izan ere, errei bat itxi behar izan dute. Dagoeneko errepidea normaltasunera itzuli da.

Ertzaintza Ford Fiesta autoko gidaria "alkoholaren eraginpean gidatzeagatik ikertzen ari dira". 49 urteko zauritua donostiarra da, eta konorterik gabe geratu da errepide gainean.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripuaren inguruabarrak zehazteko, eta autoko gidariari bide segurtasunaren aurkako delitua leporatu dio, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.