Itxi

Komunikatu ofiziala

Urdangarinek bere 'ekintzak' eta Erregearen Etxea bereizi nahi ditu

Erredakzioa

Komunikatu labur baten bidez, Kristina infantaren senarrak lege-aholkulari bat izendatu duela iragarri du, bere bozeramailea izateko.

Iñaki Urdangarin Palmako dukeak larunbat honetan aditzera emandakoaren arabera, oso atsekabetuta dago azken egunetako informazio eta komentarioek bere irudiarengan eta Erregearen Etxearengan sortzen ari diren kalteagatik. Urdangarinek azpimarratu duenez, bere ekintza pribatuek "ez dute zerikusirik" Erregearen Etxearekin.

Telefono dei baten bitartez, Urdangarinek ondorengo deklarazioa egin dio Efe albiste agentziari:

"Nire ekintza profesionalen harian hedabideetan agertutako informazio eta komentarioen harian oso atsekabetuta nagoela adierazi nahi dut, nire familiaren irudia eta Erregearen Etxearena jasaten ari den kateagaitik, azken hauek ez baitute nire ekintza pribatuekin zeirikusirik".

"Era berean, iragarri nahi dut Don Mario Pascual Vives lege-kontseilari eta bozeramaile lanetarako kontratatu dudala. Mario Pascual Vives Bartzelonako Abokatuen Elkargoko kidea da eta nire izenean hitz egiteko baimena izango du", dio Urdangarinek deklarazioaren amaieran.

Polemika

Urdangarinen deklarazioa Erregearen Etxeak berea atera eta bi egunera iritsi da. Orduan, Zarzuelako Jauregiko iturriek Elena eta Kristina infantak eta azken honen senarra (Urdangarin) Errege Familiatik kanpo uzteko asmorik ez zutela aditzera eman zuten, familiaren kideak zeintzuk diren legeak esaten duelako.

Zarzuelako prentsa sailak komunikatu bat atera zuen Errege Familia nortzuk osatzen duten 1981ko errege-dekretu batek erabakitzen duela azpimarratzeko.

Iñaki Urdangarin Palmako dukeak larunbat honetan aditzera emandakoaren arabera, oso atsekabetuta dago azken egunetako informazio eta komentarioek bere irudiarengan eta Erregearen Etxearengan sortzen ari diren kalteagatik. Urdangarinek azpimarratu duenez, bere ekintza pribatuek "ez dute zerikusirik" Erregearen Etxearekin. Telefono dei baten bitartez, Urdangarinek ondorengo deklarazioa egin dio Efe albiste agentziari:"Nire ekintza profesionalen harian hedabideetan agertutako informazio eta komentarioen harian oso atsekabetuta nagoela adierazi nahi dut, nire familiaren irudia eta Erregearen Etxearena jasaten ari den kateagaitik, azken hauek ez baitute nire ekintza pribatuekin zeirikusirik". "Era berean, iragarri nahi dut Don Mario Pascual Vives lege-kontseilari eta bozeramaile lanetarako kontratatu dudala. Mario Pascual Vives Bartzelonako Abokatuen Elkargoko kidea da eta nire izenean hitz egiteko baimena izango du", dio Urdangarinek deklarazioaren amaieran. PolemikaUrdangarinen deklarazioa Erregearen Etxeak berea atera eta bi egunera iritsi da. Orduan, Zarzuelako Jauregiko iturriek Elena eta Kristina infantak eta azken honen senarra (Urdangarin) Errege Familiatik kanpo uzteko asmorik ez zutela aditzera eman zuten, familiaren kideak zeintzuk diren legeak esaten duelako. Zarzuelako prentsa sailak komunikatu bat atera zuen Errege Familia nortzuk osatzen duten 1981ko errege-dekretu batek erabakitzen duela azpimarratzeko.

Albisteak (3)