KORONABIRUSA
Kutsatzeak 70eko langatik behera kokatu dira berriro Nafarroan
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Bigarren eguna da jarraian 100 kasu baino gutxiago zenbatzen direna, baina egia bada, asteburuetan egindako probak gutxiago dira, eta horrenbestez, atzemandako kasuak ere gutxiago direla.
Kutsatzeen kopuruak berriro egin du behera azken orduetan Nafarroan. Atzo, 1.148 proba egin zituzten (756 PCR eta 392 antigeno test) eta 66 positibo detektatu ziren, Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi duenez. Halaber, positibotasun-tasa % 5,7an kokatu da.
Ostiralean 100 kasu antzeman zituzten eta biharamunean 89. Gainera, positibotasun-tasa % 6,9koa izan zen larunbatean.
Positibo gehien (5) Iruñeko Buztintxuri auzoan detektatu dituzte.
Ospitalean 86 pertsona daude koronabirusak jota, bezperan baino 10 lagun gehiago, hain zuzen ere. Atzo, bederatzi pertsona ingresatu zituzten, horietako hiru zainketa intentsiboko unitatean.
Horrez gain, atzo 84 urteko gizon bat hil zen covid-19aren eraginez. Pandemia hasi zenetik 1.121 heriotza izan dira Nafarroan.
Zonaldeka, positibo gehienak Iruñerrian (%45), Tutera inguruan (%17) eta Lizarraldean (%24) izan dira.
Adin-tarteari dagokionez, kutsatu berri gehienak (%20) 45 eta 59 urte artekoak eta 15 urtetik beherakoak dira; haien ondotik 30 eta 44 urte artekoak (%18); 15 eta 29 urte artekoak (%16); 60 eta 75 urte artekoak (%14), eta, azkenik, 75 urtetik gorakoak (%12).
Positibo berrien batez besteko adina 41,8 urtekoa da.