Itxi

Koronabirusa

Nafarroako Gobernuak konfinamendu perimetrala ezarri du Milagron

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ostiralean sartuko da indarrean neurria. Azken 14 egunetan, 1.873 positibo zenbatu dituzte 100.000 biztanleko.

Astearte honetan baheketa egin dute Milagron, Acedon eta Mendazan. Argazkia: EITB Media

Nafarroako Gobernuak konfinamendu perimetrala ezarri du Milagron, koronabirusaren hedapena geldiarazteko. Neurri gehiago onartu ditu Exekutiboak bertarako, Udalarekin batera.

Azken 14 egunetan, 1.873 kasu zenbatu dituzte 100.000 biztanleko, eta azken zazpi egunetan, aldiz, 1.610.

Atzo, baheketa egin zuten herrian, 44 eta 64 urte arteko biztanleen artean. Oraingoz, 20 positibo atzeman dituzte proba horietan.

Nafarroako Gobernuaren esanetan, beharrezkoa izan dute nurri murriztaile gehiago onartzea, koronabirusaren hedapena geldiarazteko. Hori horrela, ostalaritza establezimenduak itxi egin dituzte.

Neurriak ostiralean sartuko dira indarrean, hilak 26, eta hasiera batean bi aste iraungo dute, apirilaren 11 arte. Dena dela, baliteke iraupena luzatzea, egoera epidemiologikoaren arabera.