Itxi

Neurri murriztaile berriak

Kirol-jarduerak barrualdean lauko taldeetan egin ahalko dira gehienez

EITB MEDIA

Leer en Castellano

100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 400 kasutik gorakoa denean, barrualdean egiten diren kirol-jarduerak murriztea erabaki du LABI batzoreak.

Gasteizko gimnasio bat. Atxiboko argazkia: EFE

Pandemiaren bilakaera berriro goraka egiten ari dela eta, Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI batzordeak udalerriak eta lurraldeak ixtea erabaki du, azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 400 kasutik gorakoa denean.

Horrez gain, udalerri horietan, barrualdean egiten diren kirol-jarduerak mugatuko dituzte, talde profesionalen eta kirolari federatuen entrenamenduei eta lehiaketei eragiten dietenak izan ezik.

Horrela, bada, toki itxietan gehienez lau pertsonako taldeetan egin ahalko da kirola. Halaber, kirol-instalazio guztietan aldagelak eta dutxak itxita egongo dira. Alabaina, igerilekuen kasuan salbuespena egingo dute: gehienezko edukiera % 35ekoa izango da eta dutxak erabilgarri izango dira, betiere indibidualak badira.

 

 

Albisteak (1)