KORONABIRUSA
Nafarroak ostalaritzaren barrualdea itxiko du Aste Santuan
EITB MEDIA
Halaber, gehienezko edukierari buruzko neurriak hartuko ditu. Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak iragarriko ditu murrizketa berriak 13:00etatik aurrera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Azken egunotan atzemandako koronabirus kasuen gorakadaren ostean, Nafarroako Gobernuak neurri murriztaile berriak iragarriko ditu gaur, bertako hedabideek berri eman dutenez.
Murrizketa berri horiek ostalaritzari eta merkataritzari eragingo diete. Antza, taberna eta jatetxeen barrualdea ixtea eta merkataritza saltokietako gehienezko edukierak murriztea erabaki dute agintariek.
Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak prentsa agerraldia deitu du 13:00etan neurri berriak iragartzeko.
Gaurko jakinarazitako azken kutsatze datuen arabera, atzo 207 positibo antzeman zituzten Nafarroan.