Alarma-egoera
Larunbat honetan argitaratuko dute itxita egongo diren udalerrien zerrenda
EITB MEDIA
400 kasutik gorako intzidentzia-tasa metatua duten herrien zerrenda larunbat honetan jakinarazi arren, neurri murriztaile berriak astelehenean sartuko dira indarrean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI batzordeak udalerriak eta lurralde historikoak ixteko agindua eman du, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 400 kasutik gorakoa denean.
Egoera horretan dauden udalerriei buruzko lehendabiziko zerrenda larunbat honetan argitaratuko du Eusko Jaurlaritzak, eta herri horietan bete beharko dituzten neurri murriztaile berriak datorren astelehenean –martxoaren 29an- sartuko dira indarrean.
Ostiral honetako datuak aintzat hartuta, ondoko herriak konfinatuta egongo lirateke: Elorrio, Ermua, Muskiz, Ondarroa, Beasain, Lazkao eta Ordizia.
Une honetan, Gasteiz eta Bilbo bezalako hirietan eta Arabako lurraldean 300 kasutik gora pilatu dituzte, baina hurrengo zerrenda apirilaren 6an argitaratuko dutenez, ematen du Aste Santua neurri murriztaileak ezarri beharrik gabe igaroko dutela.
Eusko Jaularitzak astelehenero publikatuko du 400 kasu baino gehiagoko intzedentzia-tasa metatua duten udalerrien edota lurraldeen ebazpena.