Koronabirusaren semaforoa
Urretxu eta Zumarragarekin, 8ra igo da udalerri gorrien kopurua EAEn
EITB MEDIA
Horrez gain, lau udalerri gehiago daude laranjaz margotuta: Berango, Bizkaian; eta Legazki, Usurbil eta Tolosa, Gipuzkoan.
Zumarraga udalerri gorri bihurtu da gaur, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Horrenbestez, zortzi dira egoerarik latzenean dauden 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak EAEn: Ermua, Elorrio eta Ondarroa, Bizkaian; eta Beasain, Lazkao, Ordizia, Zumarraga eta Urretxu, Gipuzkoan.
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk. Gasteizek laranjan jarraitzen du, eta Agurain, Amurrio eta Laudio horiz margotuta ageri dira. Ez dago udalerririk eremu berdean. Lurralde historikoa ere, laranjan dago, 354,32ko intzidentzia-tasarekin.
Bizkaian, Ermuak, Elorriok eta Ondarroak jarraitzen dute eremu gorrian.
Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Bilbo, Berango, Gueñes eta Markina.
Horian, berriz, hauek: Abadiño, Abanto, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.
Bermeo da eremu berdean dagoen bakarra.
Bizkaia osoa aintzat hartuta, berriz, intzidentzia-tasa 257,69koa da.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Beasain, Lazkao, Ordizia, Urretxu eta Zumarraga daude.
Eremu laranjan, berriz, Arrasate, Bergara, Legazpi, Tolosa eta Usurbil.
Gune horian, hauek ditugu: Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Pasaia, Urnieta, Villabona, Zarautz eta Zumaia.
Eremu berdean, azkenik, Astigarraga bakarrik dago.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.