Koronabirusa
AstraZenecaren txertoa 65 urte arteko pertsonei emango zaie
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Pfizerrena, Modernarena eta Janssenena –apirilean irtsiko da-, berriz, 65 urtetik gorakoak immunizatzeko erabiliko dituzte.
Carolina Darias Osasun ministroak baieztatu du AstraZenecaren txertoa 65 urtera arteko pertsonei emateko erabiliko dutela, eta gainerakoak (Pfizer-BioNTech, Moderna eta Janssen) adin horretatik gorakoak immunizatzeko baliatuko dituztela.
Osasun Publikoaren Batzordeak Txertaketa Estrategia eguneratu zuen atzo eta gaur Lurraldeen arteko Osasun Kontseiluak aldaketak berretsi ditu.
Estrategia berriaren arabera, apirilean iritsiko den Janssenen txertoa 65 urtetik gorako pertsonei jarriko diete. Pfizerrena eta Modernarena ere adinekoei zuzenduta daude.
Gauzak horrela, 65 eta 79 urte bitarteko pertsonek zein txerto jasoko duten argitu dute jada; izan ere, AstraZenecarena 65 urtetik beherakoei soilik emango zaie.
Horrez gain, txertoa premiaz jaso behar duten arrisku taldeak eguneratu dituzte. Esate baterako, GIBa duten pertsonak eta 70 eta 79 urte bitartekoak aldi berean txertatuko dituzte, ARNm motako txertoa erabilita, denbora gutxiago behar dutelako babesa emateko.