Itxi

KORONABIRUSA

Covid-19aren kasu berriek 160tik gora jarraitzen dute Nafarroan

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Iruñeko II. Zabalgunea auzoan (11 kasu) eta Lodosa eta Urdiain herrietan (8 kasu) izan dira positibo gehien.

Osasun langile bat emakume bati PRC proba egiten. Argazkia: EFE

Nafarroan 160tik gora jarraitzen dute covid-19aren kasu berriek, azken orduetan 166 kasu atzeman ondoren, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.

Asteazken egunean 3.507 proba egin zituzten Nafarroan (PCR eta antigenoak) eta positibotasun tasa % 4,7ra jaitsi da.

Iruñeko II. Zabalgunea auzoan (11 kasu) eta Lodosa eta Urdiain herrietan (zortzi kasu) izan dira positibo gehien.

Hala, pandemiaren joerak bere horretan jarraitzen du Nafarroan; izan ere, asteartean 163 positibo atzeman zituzten 2.652 proben artean (1.353 PCR eta 1.299 antigeno test), eta horrek % 6,1eko positibotasuna utzi zuen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (3)