Koronabirusa
21 positibo asintomatiko Segurako erresidentzia batean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Antza denez, txertoari uko egin zioten zenbait langile kutsatu ziren aurrenen, eta ondoren egoiliarrei transmititu zieten birusa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Segurako (Gipuzkoa) San Juan erresidentzian koronabirus agerraldi bat atzeman dute, eta dagoeneko 21 pertsona kutsatu dira (18 egoiliar eta 3 langile). Dena dela, ez dute sintomarik.
Egoiliarrak Eibarko Ospitalera eraman dituzte, zentroan birusa hedatzea galarazteko.
Antza denez, txertoari uko egin zioten zenbait langile kutsatu ziren aurrenen, eta ondoren egoiliarrei transmititu zieten birusa. Hori bai, egoiliar guztiek Pfizerren txertoaren bi dosiak hartuta dituztenek, asintomatiko daude.