Itxi

Etxera bueltako bidaia

Zubieta, Lezama eta aireportuetako sarreretan kontrolak ezarri ditu Ertzaintzak

E. L. | EiTB Media

Leer en Castellano

"Egungo osasun egoeran jendetzarik ez biltzeko, toki horietara ez hurbiltzea" eskatu die Ertzaintzak Realeko eta Athleticeko jarraitzaileei.

Zaleak Donostiako Alde Zaharrean, larunbatean, partidaren aurretik. Argazkia: EFE

Errege Kopako finala Sevillan jokatu ondoren, gauean Athletic eta Reala Euskadira itzuliko dira. "Harreretan jendetza bildu eta osasun araudia urratzea saihesteko", pertsonak eta ibilgailuak Loiuko eta Hondarribiko aireportuetara eta Lezamako eta Zubietako kirol instalazioetara sartzea mugatuko dute Ertzaintzak eta udaltzaingoek.

Horrela, "egungo osasun egoeran jendetzarik ez biltzeko, toki horietara ez hurbiltzea" eskatu die Ertzaintzak bi taldeetako jarraitzaileei.

"Talde irabazlea zein den kontuan hartuz, eta ospakizunik ez izateko, kontrolak areagotuko dituzte toki zehatz horietan", ohartarazi dute.

Albisteak (2)