ERRESKATEA
Gizon bat erreskatatu dute Txindoki mendian
EITB MEDIA | AGENTZIAK
41 urteko mendizaleak min hartu du orkatilean eta laguntza eske deitu du larrialdi zerbitzuetara.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Txindoki mendian min hartu zuen 41 urteko gizon bat erreskatatu zuen atzo Ertzaintzaren helikoptero batek. Orkatilean min hartu zuen eta ez zen bere kabuz aurrera egiteko gai.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, min hartu zuen gizonarekin zihoan pertsonak larrialdi zerbitzuetara deitu zue 18:00ak aldera.
Abisuaren berri izan orduko, hainbat baliabide mobilizatu ziren. Azkenenean, Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu eta ospitale batera eraman zuen.