Koronabirusa
Pfizerren 17.550 txerto heldu dira Nafarroara
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aste honetan, Osasunbideak 65 urtetik beherakoak eta oinarrizko langileak txertatzen jarraituko du.
Nafarroak koronabirusaren aurkako 17.550 txerto jaso ditu astelehen goizean, Pfizerrenak denak.
Igandean, 2.544 txerto jarri zituzten Foru Erkidegoan, eta, horrenbestez, dagoeneko 132.587 eman dituzte guztira. Gainera, 42.705 herritar immunizatuta daude jada.
Aste honetan, Osasunbideak 65 urtetik beherakoak eta oinarrizko langileak txertatzen jarraituko du.
Gainera, 70 eta 79 urte artekoei ere hitzordua ematen hasi dira. Larunbatean Iruñerrian ekin zioten, eta asteon gainerako herrietara zabaltzea espero da.