Itxi

epaiketa prozesua

Aldi baterako artxibatu dute Asier Nieblaren kasuko bi lekukoren aurkako kereila

eitb media

Leer en Castellano

Kondenatuak berriro aurkeztu ahal izango du kereila epaia irmoa denean.

Asier Nieblaren kasuagatik epaiketa. Artxiboko argazkia: EFE

Donostiako epaitegi batek aldi baterako artxibatu du Asier Nieblaren kasuagatik kondenatuak aurkeztutako kereila. Lekukotza faltsua egin izana leporatu zien bere kontra deklaratu zuten bi lekukori, Urnietako (Gipuzkoa) gaztearen heriotza argitzeko epaiketan.

Donostiako Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak igorritako autoan azaldu dutenez, epaia ez da irmoa oraindik, eta, ondorioz, oraindik ez dago kereilatuen kontra inolako jarduketarik egiterik. Ebazpenak 12 urteko eta 11 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion iazko urtarrilean akusatuari, giza hilketa delituagatik, genero-indarkeria astungarri gisa hartuta.

Asier Niebla 2018ko urriaren 11n zendu zen, Donostia ospitalean, berarekin hizketan zebilen neska baten bikotekide ohiak jipoitu eta bi hilabetera. Donostiako Aste Nagusiko lehenengo egunean gertatu zen, Parte Zaharreko taberna baten kanpoaldean.

Orain artxibatu duten kereila kasuaren atestatua egin zuen Donostiako udaltzainaren aurkakoa zen, epaimahaiaren aurrean egin zuen deklarazioa "mingarria eta asmo txarrekoa" izan zelako, defentsaren ustez, eta gertakariaren lekuko zuzen izandako taberna bateko atezainaren aurkakoa ere bai, horren bertsioa zalantzan jarri baitzen, gainerako lekukoen deklarazioarekin bat ez etortzeagatik.