Itxi

Txertoak

75-79 urte artekoei SMSa bidaltzen hasi da Osakidetza, txertatzeko hitzordua hartzeko

AGENTZIAk | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Txertoak bihar arratsaldean hasiko dira jartzen. Lehentasuna 78 eta 79 urteko pertsonak izango dira.

Gizon bat, txertoa hartzen Durangon. Argazkia: EFE

Osakidetza SMS mezuak bidaltzen hasi da asteburuan txertatzeko hitzordua hartu ezin izan zuten 78 eta 79 urte arteko pertsonei. Gainera, 77 eta 75 urte artekoei ere luzatuko die deialdia.

Ohar batean, Osasun Sailak azaldu du 75 eta 79 urte arteko pertsonek mezua jasoko dutela sakelako telefonoan, webgune baten bidez koronabirusaren aurkako txertoaren lehen dosia jasotzeko zita har dezaten.

Hain zuzen ere, 1942tik 1946ra jaiotakoei zabalduta egongo da deialdia. Lehentasuna 78 eta 79 urteko pertsonak izango dira, eta, txerto kopuruen arabera, hurrengo urteetakoak ere txertatuko dituzte. Bihar arratsaldean hasiko dira txertoak jartzen.