Itxi

Araba

Epaileak espetxera bidali ditu Oiongo gizonezkoaren ustezko hiltzaileetako lau

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Gainera, bi adingabe daude auzipetuta Logroñon izandako hilketa horren harira, Adingabeen Fiskaltzaren esku.

Oion, Araba. Argazkia: EiTB

Epaileak behin behineko espetxealdi komunikatua eta bermerik gabea agindu du Logroñon Oiongo (Araba) gizonezko bat hiltzea egotzita auzipetutako lau gazteren aurka, eta bi adingabek gaur arratsaldean deklaratuko dute Adingabeen Fiskaltzaren aurrean.

Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiak agiri batean gaineratu duenez, espetxera bidalitako lauei indarkeriazko lapurreta delitua ere egotzi diete. 34 urteko oiondarra, lehenengo zantzuen arabera, "heriotza eragin zion eraso bortitz baten biktima" izan zen.

Errioxako Guardiako Auzitegian deklaratu duten lau auzipetuetatik bakarrak hitz egin du, eta gainerako hiruek ez deklaratzeko eskubidea baliatu dute.

Espainiako Poliziak 14 eta 25 urte arteko sei pertsona atxilotu zituen atzo, aurreko apirilaren 8an, Logroñoko Ebro parkean, agertu zen gizonezkoaren heriotzaren harira.

Ikerketak irekita jarraitzen du, gizonezkoaren heriotza zerk eragin zuen argitzeko. Biktima Oiondik Logroñora bidean zihoan, bertan janari banatzaile lanak egiteko.

Lehenengo datuen arabera, gizonezkoa zaurituta aurkitu zuten Ebro parkean hipotermia zantzuekin, eta gero, Logroñoko San Pedro ospitalean hil zen.

Albisteak (1)