Itxi

TXERTAKETA

70-79 urte artekoak zailtasunak izaten ari dira hitzordu-sistemarekin. Nola jokatu?

A. S. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Adin-tarte horretan daudenek SMS bat jasoko dute beren telefono mugikorretan, dagoeneko txertoa jartzeko hitzordua hartu dezakeela adieraziz. Estekan sartu eta hitzordua eskatu beharko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osakidetza telefono edo SMS bidez ari da txertoa jartzeko hitzorduak ematen, eta horrek ezjakintasuna eta urduritasuna eragin ditu askorengan. Euskal osasun publikotik lasaitasuna eskatu dute, inor ez baita txertoa jarri gabe geratuko, eta SMS sistema bidez hitzordua nola eskatu azaldu dute.

Astelehen arratsaldean SMSak bidali zizkieten 75 urtetik gorakoei, Internet bidez txertoa hartzeko hitzordua har zezaten. Baina askok arazoak izan dituzte, batzuk mugikorrarekin ez direlako ondo moldatzen, beste batzuk hitzorduak amaitzen ari zirelako.

Susuna Martin Berabide lehen mailako arretako zuzendariordeak EITB Mediari azaldu dionez, adin-tarte horretan daudenek SMS bat jasoko dute beren telefono mugikorretan, dagoeneko txertoa jartzeko hitzordua eskatu dezaketela azalduz. Mezuan ageri den estekan sartu eta zitazioa hartu beharko du web-orrian edo aplikazioaren bidez.

Horretarako zailtasunak dituztenek osasun-zentrora dei dezakete, baina betiere 1. lokuzioa sakatuta, hori baita txertaketari zuzenduta dagoen luzapena. Adituak azpimarratu duenez, ez da osasun-zentrora joan behar, ezta 112 telefonora deitu ere, eta argi utzi nahi izan du bide horiek zabalik utzi behar direla beste larrialdi batzuei erantzuteko.

SMS edo mezu horiek telefono mugikorra Osakidetzaren fitxategietan erregistratuta duten pertsonei bidaltzen dizkietela azaldu du. Hala ez den kasuetan, ordea, Osakidetzak telefonoz deituko du inor txertoa hartu gabe gera ez dadin. Horregatik, lasaitasunerako deia egin du.

Halaber, gogorarazi du iristen diren txertoen araberakoa dela kudeaketa, eta, beraz, agortzen diren momentutik ezingo dela hitzordurik eskatu. Euskal osasun publikoaren zerbitzutik SMS bat bidaliko zaie txerketa momentuz bertan behera gelditu dela esanez. Ondorioz, hurrengo astera arte itxaron beharko dute, orduan irekiko baitute berriro hitzordua hartzeko aukera (Osakidetzak beste SMS bat bidaliko du horren berri emateko).

Albisteak (4)

Bideoak (1)