Itxi

KORONABIRUSA

EAEko hiru hiriburuak, hiru lurraldeak eta 40 udalerri handi, itxita

O. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bizkaia izan da eremu gorrian sartzen azkena, baina lehendik ere mugikortasun mugetara ohitua zegoen, inguruko guztia itxita zuelako.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donostia eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste 40 udalerri handi (5.000 biztanle baino gehiagokoak) itxita egongo dira perimetralki gaurtik aurrera, azken 14 egunetan 400etik gorako intzidentzia-tasa metatua gainditu ostean.

Horrez gain, Bizkaia ere itxita egongo da, lehendik Araba eta Gipuzkoa dauden bezala.

Gauzak horrela, EAEko hiru hiriburuak egongo dira itxita: Bilbo (100.000 biztanleko 553,28 kasurekin), Donostia (480,84 kasu) eta Gasteiz (463,55 kasu).

Hona hemen zerrenda osoa:

ARABA

Araban, Amurrio eta Laudio batu dira zerrendara.

Amurrio (484,03)

Laudio (419,60)

Vitoria-Gasteiz (465).

BIZKAIA

Berango, Erandio, Leioa eta Trapagaran batu dira itxitako udalerrien zerrendara. Markina-Xemeinek eta Muskizek beren datuak hobeto dituzte eta eremu gorritik irten dira.

Berango (440,47)

Bilbao (553,28)

Erandio (446,12)

Getxo (547,09)

Leioa (407,33)

Ondarroa (875,45)

Portugalete (459,34)

Sestao (455,11)

Trapagaran (404,89)

GIPUZKOA

Gipuzkoan 5.000 biztanletik gorako bost herri ez beste guztiak egongo dira bihartik itxita. Andoain, Bergara, Elgoibar, Irun eta Usurbil udalerriek zabalik jarraituko dute.

Aretxabaleta (1341,81)

Arrasate/Mondragón (742,69)

Astigarraga (1198,68)

Azkoitia (1301,84)

Azpeitia (492,77)

Beasain (620,50)

Deba (935,26)

Donostia / San Sebastián (480,84)

Eibar (549,61)

Errenteria (607,33)

Hernani (531,70)

Hondarribia (482,81)

Lasarte-Oria (519,82)

Lazkao (568,18)

Legazpi (1593,53)

Lezo (493,42)

Mutriku (526,91)

Oiartzun (800,46)

Oñati (1534,71)

Ordizia (446,87)

Orio (1027,40)

Pasaia (675,76)

Tolosa (783,51)

Urnieta (499,28)

Urretxu (907,89)

Villabona (760,52)

Zarautz (1105,07)

5.000 biztanle baino gutxiagoko herriak

Herri handiez gain, 5.000 biztanle baino gutxiagoko honako herriak itxita egongo dira bihartik aurrera:

ARABA

 Aiara, Aramaio, Bastida, Guardia, Berantevilla eta Zambrana.

BIZKAIA

Otxandio eta Urduña.

GIPUZKOA

Aia, Alegia, Anoeta, Ataun, Elduain, Eskoriatza, Gabiria, Getaria, Ibarra, Irura, Itsasondo, Legorreta, Soraluze, Zaldibia, Zestoa eta Zizurkil.

Udalerriak itxita egonda ere, ondoko udalerrira joan ahalko da erosketak egitera edo aire libreko kirola praktikatzera.

Gainera, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztua izango dute, 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era.

Apustu-etxeei dagokienez, ostalaritza zerbitzua barrualdean soilik eman ahalko dute, eta zehaztutako ordutegian bakarrik.

Kirol arloan, ezingo dira 4 pertsona baino gehiago elkartu toki itxietan kirola egiteko, kirolari federatuak eta profesionalak izan ezik. Aldagelak eta dutxak itxita egongo dira, igerilekuetan salbu, horietan % 35eko edukiera onartzen baita, eta dutxak bakarka erabiltzea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (3)

Bideoak (2)