Itxi

KORONABIRUSA

Osakidetzak berriro ireki du 74-79 urtekoentzako web bidezko hitzordua

A. S. | EITB MEDIA

Web hitzordua txertoak dauden bitartean egongo da zabalik. Horiek amaitzean, aplikaziora sartzean mezu bat agertuko da, zitak agortu direla jakinarazteko.

Osakidetzak arratsaldean irekiko du 70-79 urte artekoentzako web-hitzordua. Artxiboko irudia: EFE

Osakidetzak jakitera eman duenez, arratsaldean ireki dute berriz ere 74 eta 79 urte bitartekoek txertoa har dezaten web bidezko hitzordua. SMS bat bidaliko zaie telefono mugikorretara, esteka batekin, sartu eta hitzordua gorde dezaten. Txertoak dauden bitartean egongo da zabalik hitzordua hartzeko aukera. Hemen azaltzen dute, urratsez urrats, nola eskatu hitzordua web bidez.

Euskal Osasun Zerbitzuak SMS mezuak bidaliko ditu berriro, 74 eta 79 urte bitartekoek txertoa hartzeko hitzordua gorde dezaten. Osakidetzak SMS bat bidaliko die beren telefono mugikorretara, esteka batekin, datu pertsonalak sartu ondoren (OTI txartelaren zenbakia, lehen abizena eta jaioteguna) txertoa zein egunetan eta ordutan jasoko duten aukera dezaten.

Hitzordua web bidez hartzeko zailtasunak izanez gero, osasun-zentrora dei daiteke eta 1 aukera hautatu, txertaketarena.

Web-gunea txertoak dauden bitartean egongo da zabalik. Horiek amaitzen direnean, aplikazioan sartzean mezu bat agertuko da, agortu direla jakinarazteko. Une horretan, itxaron egin behar da. Osakidetzak testu-mezu berri bat bidaliko du mugikorrera edo telefonoz deituko du dosi gehiago jaso eta txertaketari berriz ekiten dionean.

Albisteak (3)