KORONABIRUSA
Azkoitiko Bizilore eskola aktiboaren jarduera presentziala bertan behera utzi dute
Naiara Ballesteros | EITB MEDIA
Azken orduetan itxi ditu instalazioak, pandemiagatik. Eskolak 38 ikasle ditu.
Azkoitiko Bizilore eskola aktiboak bertan behera utzi du bere instalazioetako jarduera presentziala azken orduotan, covid-19aren ondorioz. Neurriak 38 ikasleri eragiten die.
Pandemiak Euskadiko 93 ikastetxetan izan du eragina dagoeneko, eta 140 gela itxi dituzte, azken balantzean baino 12 gehiago, Hezkuntza Sailak emandako datuen arabera.
Halaber, 92 zentrok ikasgela itxiren bat dute, aurreko egunean baino bederatzi gehiagok.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.