Kargatzen...
Itxi

ARRAKALA DIGITALA

"Administrazioak ez ditu betetzen herritarrekin hartutako betebehar digitalak"

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Adela Mesa EHUko irakaslearen iritziz, eragile ekonomikoak eta bakoitzaren gaitasunak daude arrakala digitalaren atzean.

Adela Mesa EHUko irakaslea. Argazkia: Radio Euskadi

Koronabirusaren aurkako txertoa jartzeko hitzordua hartzeko zailtasunak izaten ari dira herritar asko eta asko, eta horrek ezinegona eragin du jendartean.

Adela Mesa EHUko irakasleak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, legeak bitarteko elektronikoen bidez admininistrazioarekin harremanetan hartzeko eskubidea aitortzen du, beraz, haren esanetan, administrazioa ez da betetzen ari herritarren hartutako betebehar batzuk.

Osakidetza telefonoz edo SMS bidez ari da txertoa jartzeko hitzordua ematen. Internet bidez hitzordua hartzeko sisteman arazoak izan dira eta errenta aitorpena egiterakoan aukera telematikoa lehenetsi izana ere zeresana ematen ari da.

Hor dela eta, "arrakala digitala"ren gaia mahai gainean dago berriro ere.

Mesaren iritziz, eragile ekonomikoak eta bakoitzaren gaitasunak daude arrakala digitalaren atzean. 

Manu Martinez-Monjerekin batera arrakala digitalari buruz hainbat ikerketa egin dituen adituaren esanetan, etorkizunean ez da beharrezkoa izango trebetasun jakin batzuk izatea, "makinek hainbat jarduera egingo baitituzte gure ordez".

Albisteak (1)