KORONABIRUSA
Bost pertsona hil dira covid-19arekin Nafarroan, eta kutsatzeak egonkor mantendu dira
EIDER GARAIKOETXEA | EITB MEDIA
Igandean 105 postibo detektatu zituzten, duela astebete baino 19 gutxiago eta duela 15 egun baino 30 gutxiago, hain zuzen ere.
Egonkor mantendu dira covid-19 kasuak Nafarroan, 105 kasu zenbatu baitira, bezperako datuaren antzera (106), baina azken egunetan beste bost heriotza izan dira, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.
Zehazki, igande honetan 1.491 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 353 gutxiago) eta horietatik % 7 positibo izan ziren. Horrenbestez, proba gutxiago eginda, positibo gehiago atzeman dituzte azken orduetan (ia puntu bat eta erdi gehiago).
Duela astebete baino 19 gutxiago dira eta duela 15 egun baino 30 gutxiago.
Antsoain izan da kutsatze gehien atzeman dituen udalerria, zazpirekin. Ondoren datoz Carcar eta Barañain, seina kasurekin, eta Altsasu, bostekin. Azkoienen eta Iruñeko Txantrea eta Donibane auzoan launa positibo zenbatu dituzte.
Ospitaleetan 190 paziente daude covid-19ak jota. Atzo, beste zortzi pertsona ospitaleratu zizuten, horietako bat zainketa intentsiboetako unitatean. Halaber, 81, 80 eta 76 urteko hiru gizon hil ziren atzo, eta beste bi adineko aurreko egunetan. Guztira, 1.171 heriotza izan dira Nafarrona koronabirusaren ondorioz.
Positibo berriak ondoko adin tarteetan antzeman dituzte: % 26, 15 urtetik beherakoen artean; % 24, 45 eta 59 urte bitartean; % 21, 15 eta 29 urte bitartean; % 14, 30 eta 44 urte bitartean; % 12, 60 eta 75 urte bitartean; eta % 3 75 urtetik gorakoen artean.
Positibo berrien bataz besteko adina 34,5ekoa da.