Itxi

KORONABIRUSA

Positibo berriak jaitsi egin dira berriro Nafarroan

EIDER GARAIKOETXEA | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zehazki, 108 kutsatze atzeman dituzte eta positibotasun tasa % 3,5era bajatu da.

Osasun langile bat Nafarroako Klinika Unibertsitarioko ZIU batean. Artxiboko argazkia: EFE.

Koronabirusak beheranzko bidea hartu du berriro Nafarroan, azken orduetan 108 kutsatze zenbatu baitituzte, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Atzokoan 3.115 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 713 gehiago) eta horietatik % 3,5 positibo izan ziren. Horrenbestez, proba gehiago eginda positibotasun tasak nabarmen egin du behera (% 5,1ean zegoen).

Bezperan baino 14 kasu gutxiago dira, duela astebete baino 48 gutxiago eta duela 15 egun baino 55 gutxiago.

Kutsatzeen kopuruan izandako jaitsierak udalerrien datuetan ere izan du isla. Hala, Leitzan eta Fustiñanan bakarrik atzeman dituzte bost kasu baino gehiago (zazpi eta sei, hurrenez hurren). Zenbaki horietatik behera daude Berriozar, Lakuntza eta Iruñeko Arrotxapea auzoa, launa positiborekin, eta Antsoain, Etxarri Aranatz eta Barañain, hirunarekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (2)