Kargatzen...
Itxi

TXERTAKETA

Susana Martin: "Astelehenean edo asteartean hasiko da 60 urtez azpikoen txertaketa"

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Osakidetzako Lehen Mailako Arretaren Koordinaziorako zuzendariordearen esanetan, datorren astean 59 eta 58 urteko pertsonei txertoa jartzen hastea espero dute.

Susana Martin Osakidetzako Lehen Mailako Arretako Programen Koordinatzailea, Radio Euskadin

Koronabirusaren aurkako txertaketa kanpainak aurrera jarraitzen du, eta, itxura guztien arabera, Osakidetza datorren astean hasiko da 60 urtetik beherakoei txertoa jartzen.

Susana Martin Osakidetzako Lehen Mailako Arretaren Koordinaziorako zuzendariordeak gaur Radio Euskadin adierazi duenez, batzuetan txertoa hartzeko hitzorduak ordu gutxitan agortzen dira, "nahikoa txerto ez dagoelako", baina lurraldearen arabera "proaktiboak izan behar dugu eta banan-banan deiak egin txertaketa pauta gauzatzeko".

Ildo horretan, lasaitasun mezua bidali die SMSa jaso arren oraindik txertoa jartzeko hitzordua hartu ezin izan duten herritarrei. Susana Martinen arabera, oraindik hitzordurik ez duten pertsonak lasai egon daitezke, "mundu guztiak izango duelako hitzordua".

Lehentasuna adinez nagusien direnek dutela azpimarratu ostean, 59 eta 58 urteko pertsonen txertaketa datorren asteko astelehenean edo asteartean has daitekeela esan du.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, osasun zentrora deitzeko eskatu die Osakidetzaren webgunearen bitartez hitzordua hartzeko zailtasunak izan dituzten herritarrei.

Gainera, gaixo onkologikoek, transplanteren bat egina dutenek edota HIESA dutenek "ospitaleko zerbitzuen bidez" izango omen dute txertoa hartzeko hitzorduaren berri.

Albisteak (3)