Itxi

Txertoak

Osakidetzak 100.000 txerto baino gehiago jarriko ditu hurrengo egunetan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Euskadin ia milioi bat txerto jarri dituzte dagoeneko. Horietako 274.861 bigarren dosiak edo dosi bakarrekoak izan dira.

BECeko txertaketa gunea. Argazkia: EFE

Osakidetzak 102.654 txerto jarriko ditu gaurtik asteartera arte, Osasun Sailaren azken txertaketa buletinaren arabera.

Orain arte, Euskadin 933.446 txerto jarri dituzte. Horietatik, 274.861 bigarren dosiak edo dosi bakarrak izan dira, eta, horrenbestez, pertsona kopuru hori immunizatuta dago jada.

Hain zuzen ere, guztira Pfizerren 603.364 txerto jarri dituzte, Modernaren 54.069, AstraZenecaren 263.343 eta Janssenen 12.670 de Janssen.

Osakidetzako eta zentro soziosanitarioetako langileen artean, % 100ek bigarren dosia jaso dute dagoeneko. Portzentajea % 74,7koa da osasun zentro pribatuetan eta osasun garraioan.

Sektore hauetan, 55 urtetik beherako langile guztiek dute lehen dosia: Ertzaintza, zerbitzu soziosanitarioak eta unibertsitez besteko hezkuntza.

Adinaren arabera

Bestalde, 80 urtetik gorako pertsona guztiek ere lehen dosia dute. 70-79 adin tartean, herritarren % 76,6k jaso dute txertoa, eta 60-69koan, % 65,3k.

Immunizazioei dagokienez, 100 urtetik gorakoen artean herritarren % 99k dute bigarren dosia. Zenbakia % 98,4koa da 90-99 adin tartean; % 91,7koa 80-89koan; % 22,2koa 70-79koan; eta % 6koa 60-69koan.

Guztira, Euskadik 1.071.290 txerto jaso ditu, eta 50.000 inguru bigarren dosietarako gordeta daude: 26.400 Pfizerrenak eta 23.720 Modernarenak.