Koronabirusa
Espainiako Gobernua 50-59 adin tartekoei Janssenen txertoa ematea aztertzen ari da
agentziak | eitb media
Melilla dagoeneko hasi da, eta Andaluzia, Aragoi eta Katalunia dagoeneko hitzorduak ematen edo txertaketaren prestaketetan murgilduta daude.
Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak esan du datorren astean hasiko direla aztertzen Janssenen dosi bakarreko txertoa 50 urtetik 59ra artekoei eman ala ez. Espainiako Estatura iritsi den azken txertoa da hori, eta Melillan dagoeneko hasi dira ematen, eta beste erkidego batzuetan txertaketa prestatzen.
Osasunaren Lurralde Arteko Kontseiluaren bileraren ostean emandako prentsaurrekoan, Dariasek horixe jakinarazi du kazetarien galderei erantzunez. Izan ere, erkidego gehienetan oraingoz Pfizerren eta Modernaren sendagaiak ematen jarraituko dute.
Melilla gaur hasi da 50 urtetik 59ra arteko kolektiboa Janssenekin txertatzen, eta Andaluzia, Aragoi eta Katalunia dagoeneko hitzorduak ematen edo txertaketa prestatzen ari dira.
Dariasek "txertaketaren erritmo bikaina" jarri du horretarako arrazoi nagusi gisa, izan ere, gogorarazi du maiatzaren lehenengo astean 60 urtetik gorako herritarren % 80k jasoa duela txertoaren dosiren bat Espainiako Estatuan.