Itxi

Datuen filtraizoa

Amazonen iruzkin faltsuak argitaratzen zituen ehunka pertsonako sare bat atzeman dute

eitb media

Leer en Castellano

Erabiltzaile horiek produktuak doan eskuratzen zituzten balorazio positibo baten truke. Oraindik ez dituzte identifikatu sarearen arduradunak.

Horrelako iruzurren aurrean Amazonek duen erantzuteko gaitasuna nabarmendu du. Argazkia: EFE.

Amazonen iruzkin faltsuak argitaratzen zituzten 200.000 erabiltzaile baino gehiagok osatutako sare bat atzeman dute, Interneten datu-filtrazio bat izan ostean. Pertsona horiek produktuen balorazio positiboak egiten zituzten, produktua doan jasotzearen truke.

SafetyDetectives konpainiak atzeman du iruzurra, eta filtratu duen datu-basean Amazoneko hainbat saltzaileren eta erabiltzaile horien arteko mezu zuzenak zeuden.

Iruzkinak egiten zituzten erabiltzaileen datu pertsonalak ere ageri dira filtratutako informazio horretan: erabiltzaileen posta elektronikoak, erabiltzaile izenak eta Amazon eta PayPal kontuen datuak, besteak beste.

Konpainiaren arabera, saltzaileek produktuen zerrenda bat bidaltzen zieten erabiltzaileei, horiek gero nota altuenarekin balora zitzaten.

Iruzkinak egin ondoren, erabiltzaileek mezu bat bidaltzen zieten saltzaileei Amazon eta PayPal kontuen informazioarekin, dirua bueltan jaostzeko.

Halaz ere, ordainketa PayPal bidez egiten zuten soilik, Amazon enpresako segurtasun arduradunak saihesteko.

Inplikatutako zerbitzariak Txinan zeuden, eta kaltetutako erabiltzaileak batez ere Europakoak eta Estatu Batuetakoak dira.

2021eko martxoaren 1a eta 6a bitartean, baina, datu basea ikusgai egon zen, baina horren hornitzaileek babestu eta ikusezin jarri zuten berriro. Oraindik ez dituzte identifikatu balorazio faltsuen sarearen arduradunak.

Amazonek horrelako iruzurren aurrean enpresak duen erantzuteko gaitasuna nabarmendu du, eta bere ikerketa taldearen lana goraipatu du.