Itxi

Koronabirusaren semaforoa

Gipuzkoa, Errenteria, Laudio, Ordizia, Orio eta Sopela eremu gorritik atera dira

O. A. | EITB MEDIA

Bien bitartean, Abanton egoerak okerrera egin du eta laranjatik gorrira igaro da.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Gipuzkoa, Errenteria, Laudio, Ordiza, Orio eta Sopela gunerik latzenetik atera dira azken orduetan, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Aitzitik, Abantok kontrako bidea egin du, gorritik laranjara.

Arabak (197,45 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Gasteiz, Amurrio eta Agurain ere. Gainera, azken orduetan Laudio eremu gorritik atera eta laranja izatera igaro da. 

Bizkaiak laranjari eutsi dio (100.000 biztanleko 361,69 kasu), baina udalerri hauetan gorri dago semaforoa: Bilbo, Galdakao, Leioa, Mungia, Muskiz, Sestao eta Trapagaran. Sopelak eremu latzena atzean uztea lortu du azken orduetan, eta laranja dago orain. Abanto, berriz, eremu gorrian sartu da.

Laranjaz, berriz, udalerri hauek ageri dira: Barakaldo, Basauri, Erandio, Etxebarri, Getxo, Santurtzi, Sopela eta Zalla. Egoerak okerrera egin du azken orduetan Etxebarrin, eta hobera, aldiz, Balmasedan eta Ondarroan.

Hori dauden udalerriak honakoak dira: Abadiño, Arrigorriaga, Bermeo, Berango, Derio, Durango, Ermua, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Ortuella, Portugalete eta Zornotza. Balmaseda laranjatik horira igaro da.

Elorrio da berdez dagoen udalerri bakarra.

Gipuzkoa (382,26 kasu 100.000 biztanleko) gorritik atera da. 16 udalerrik eremu gorrian jarraitzen dute: Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Legazpi, Oñati, Tolosa, Urretxu, Usurbil,  Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Arrasate, Azpeitia, Errenteria, Irun, Lezo, Ordizia, Orio, Pasaia eta Villabona laranja ageri dira.

Andoain, Beasain, Bergara, Eibar, Elgoibar, Hondarribia, Lazkao, Oiartzun eta Urnieta, berriz, hori daude.

Mutriku da berdean dagoen bakarra.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Albisteak (1)