Itxi

KORONABIRUSA

MOEk ohartarazi du zaila dela herrialderen batek laster immunitate kolektiboa lortzea

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Osasun larrialdietako zuzendariak berretsi du transmisioa kontrolatzeko beharrezkoa dela komunitatearen % 80 baino gehiago immunizatuta egotea.

Jendea kalean. Argazkia: EFE

Munduko Osasun Erakundearen (MOE) ustez, oso zaila da herrialde edo erkidegoren batek laster lortzea covid-19aren transmisioa kontrolatzeko behar den immunitate kolektiboaren maila, ezta agerraldi larriak izan zituzten eta gaixotasunaren zirkulazio handia izan zuten herrialdeek ere.

"Ikerketen arabera, komunitate bateko herritarren % 80 baino gehiago immunizatuta egon behar dira transmisioa eteteko, baina datu serologikoek nazioartean eskaintzen dituzten datuen arabera, herrialde batek ere ez du immunitate maila hori lortu", azaldu du Mike Ryan MOEko osasun larrialdietako zuzendariak erakunde horren urteko batzarrean, pandemiaren bilakaeraren berri eman duenean.

Adituaren esanetan, "munduko biztanleriaren zati handi batek infekzioa izan dezake oraindik".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albisteak (2)