Kargatzen...
Itxi

Koronabirusa

Erkidegoak arduratuko dira bidaiatzeko ziurtagiri digitalak emateaz

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Leer en Castellano

Osasun pasaporteak Europar Batasunean bidaiatzea ahalbidetuko du eta uztailaren 1erko indarrean egongo dela aurreikusten da.

Carolina Darias Osasun ministroa. Argazkia: EFE

Erkidegoak arduratuko dira Europar Batasunean bidaiatzea ahalbidetuko duen ziurtagiri digital berdea herritarrei emateaz, lurraldeen arteko osasun kontseiluan egindako bileran arratsalde honetan hala erabakita.  

Edonola ere, Carolina Dariasek zehaztu du Osasun Ministerioaren bitartez ere banatuko direla herritarren artean ziurtagiri horiek.

Osasun ministerioak esan du erkidegoen eskumenak errespetatzeko hartu dutela erabaki hori.   

"Ziurtagiri hori urrats garrantzitsua izango da herritarrei segurtasuna emango zaielako bideratzerakoan", erantsi du.

Osasun pasaportearen baldintzak adostu dituzte eta ekainerako araudia prest egongo dela espero da. Ezustekorik ez bada, Europar Batasunean bidaiatzeko ziurtagiri digitala uztailaren 1ean jarriko dute indarrean.

 

Albisteak (2)