Migrazioa
Aita Marik 50 migratzaile erreskatatu ditu Maltako uretan
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Migratzaileak Libian itsasoratu ziren eta noraezean topatu dituzte jendez gainezka zihoan ontzi batean, Mediterraneoan.
Aita Mari ontziak noraezean zeuden 50 migratzaile erreskatatu ditu ostegun honetan Maltako uretan.
Itsas salbamendurako gobernuz kanpoko erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez, migratzaile guztiak gizonezkoak dira, eta tartean lau adin txikiko daude, 16-17 urtekoak.
Migratzaileak Libian itsasoratu ziren, eta gaur arratsaldean noraezean topatu dituzte gainezka zihoan ontzi batean, Mediterraneo erdialdean.
Denak Aita Mari ontzira eraman dituzte, eta lehendabiziko azterketaren arabera, ez dute osasun arazorik.
¿¿¿Erreskatea: #AitaMari -k Mediterraneo Erdialdean noraezean zeuden 50 pertsona lagundu ditu.
— maydayterraneo (@maydayterraneo) May 27, 2021
Oraintxe bertan, seguru daude gure ontzian. #Libia -tik atera ziren. Badirudi guztiak ondo daudela.
4 adin txikiko daude.
Argazkiak @AntonioTrives https://t.co/dzUrKP2sCy pic.twitter.com/1H01MwLfFI