Itxi

Gipuzkoan

Gorpuzkirik ez, ume lapurretak argitzeko lehen hobia irekitakoan

Erredakzioa

1977an Donostian jaio zen neskato baten gorpuaren arrastorik ez dute aurkitu Polloeko hilerrian. Lapurtutako umeen auzia dela eta Gipuzkoan gorpu bat hobitik ateratzeko agindu duten lehen aldia da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ez dute gorpuzkirik aurkitu ume lapurretak argitzeko Gipuzkoan ireki duten lehen hobian.

Donostiako Polloe hilerriko langileek ume lapurretak argitzeko hobi bat ireki zuten atzo, baina Radio Euskadik jakinarazi duenez, ez dute aurkitu ustez han hilobiratu zuten neskato jaio berriaren gorpuzkirik.

Bertan bildutako aztarnak amaren DNArekin alderatuko dituztea, eta hilabete baten buruan ezagutuko dira emaitzak.

Lapurtutako umeen auziaren harira Gipuzkoan epaile batek lehen aldiz eman du hobi bat irekitzeko agindua. Joan den apirilean familia batek 1977an haurra lapurtu zioten zantzuak zituela salatu zuen eta, aurkeztutako agiriak ikertu ondoren, epaile batek hobia irekitzeko agindu zuen.

Neskatoa Donostiako Martin Santos ospitalean jaio zen, osasun egoera onean, baina azalpen handirik gabe amari Arantzazu ospitalera eraman zutela esan zioten eta, hamar egunen buruan, alaba hil egin zela jakinarazi zioten. Familiak ez zuen jaioberriaren gorpurik ikusi.

Erditzea irregulartasunez beteta zegoela eta, iaz salaketa ipini zuen familiak, eta kasua lehenbailehen argitzeko eskatu zuen.


Albisteak (1)

Bideoak (1)