Kargatzen...
Itxi

KORONABIRUSA

Neurriak arindu dituzte Ipar Euskal Herrian, deseskalatzearen 3. fasean

O. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ostatuen barrualdeak zabaldu ahalko dituzte berriro, etxeratzeko agindua 21:00etatik 23:00etara atzeratuko dute eta Hegoaldetik Iparraldera igarotzeko nahikoa izango da txertaketa agiria erakustea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Covid-19a hedatzea gelditzeko ezarritako neurri murriztaileak malgutzeko bidean beste urrats bat egin du Ipar Euskal Herriak, deseskalatzearen hirugarren fasean sartuta.

Gaurtik aurrera, ostatuen barrualdeak zabaldu ahalko dituzte berriro (% 50eko edukiera eta gehienez sei pertsona mahai bakoitzean), etxeratzeko agindua 21:00etatik 23:00etara atzeratu dute eta Hegoaldetik Iparraldera igarotzeko nahikoa izango da txertaketa agiria erakustea (ez da PCR proba bat egin beharko).

Bada ostalaritzari eragiten dion beste aldaketa bat ere. Terrazetako edukiera % 50etik % 100era igaroko da.

Gainera, 5.000 pertsona elkartu ahal izango dira kultur eta kirol ekitaldi handietan.

Era berean, telelana derrigor egiteko agindua arinduko da, eta gimnasioak, azokak eta saloiak irekiko dituzte.

Deseskalatzearekin jarraituz, eta osasun egoerak ahalbidetzen badu, ekainaren 30ean bertan behera geratuko da etxeratzeko agindua, eta edukieren mugak ere kenduko dituzte establezimendu publikoetan.

Albisteak (3)

Bideoak (1)