KORONABIRUSA
Positiboek apur bat gora egin dute Nafarroan, 52 zenbatu baitituzte
Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA
Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri edo guneei dagokienez, Iruñeko Txantrea auzoa da denen buru, zazpi kutsatzerekin.
Eguneko positiboen kopuruak apur bat egin du gora azken orduetan Nafarroan (52), Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.
Bezperan baino zortzi gehiago dira. Aurreko asteko datuekin alderatuta, aldiz, behera egin dute duela zazpi egun atzemandako 86 kutsatzeekin erkatuta (orduan baino 34 gutxiago dira) baina duela bi aste zenbatutako kutsatzeen parean (50) daude.
Iruñea hiriburuko auzoetan zenbatu dituzte kasu gehien. Denen buru da Txantrea, zazpi kutsatzerekin, eta Buztintxuri eta Arrosadia ageri dira ondoren, launarekin. Burlatan eta Sarrigurenen, berriz, hiruna positibo atzeman dituzte.