Gezurrak sare sozialetan
Ez, ez dago serieko hiltzailerik Nafarroan
EITB MEDIA
Sare sozialetan bolo-bolo dabilen mezu batek dio lau pertsona hil dituen serieko hiltzaile baten bila ari direla Nafarroan. Gezurra da.
Nafarroan azken bi hilabeteetan lau pertsona hil dituen serieko hiltzaile baten bila ari direla dioen mezu bat zabaldu dute sare sozialetan, baina gezurra da.
WhatsAppen bolo-bolo dabilen mezuaren arabera, azkeneko hilotza asteartean topatu zuten, kontainer batean, Iruñea erdigunean, eta Poliziak etxetik ez ateratzeko deia egin die herritarrei.
Foruzaingoak ohartarazi du sare sozialetan zabaldu den ohar horretan esaten dena gezurra dela, baina zehaztu du egia dela maiatzean eta ekainean hiru hilotz aurkitu zituztela eta gertakari horiek argitzeko ikerketak abian daudela.
Las policías no informamos por wsp, menos de posibles delitos que crean alarma. RT, porfa, grcs!#STOPbulos #ColaboraciónCiudadana pic.twitter.com/MjxrGqTZvI
— Policía Foral - Foruzaingoa (@policiaforal_na) June 9, 2021