Itxi

Koronabirusaren semaforoa

Oiartzun gorritik irten ostean, Azkoitiak bakarrik jarraitzen du bertan

A. S. | EITB MEDIA

Gainera, Trapagaranen egoerak hobera egin du eta laranjatik horira igaro da.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Oiartzunek ere gorritik irtetea lortu du, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Ondorioz, EAE osoan udalerri bakarra dago kolore gorrian: Azkoitia.

Arabak (150 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok, Laudiok eta Gasteizek ere. Agurainen egoerak ez du hobera egin, eta kolore laranjan dago semaforoa.

Bizkaian hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 194 kasu), eta ez dago udalerririk eremu gorrian.

Laranjan, berriz, Abanto, Arrigorriaga, Galdakao, Ortuella eta Zalla daude.

Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Zornotza. Trapagaran gehitu zaie zerrendara, azken orduetan datuek hobera egin ostean.

Ez dago udalerririk kolore berdean.

Gipuzkoa ere eremu horian dago (185 kasu 100.000 biztanleko). Oiartzunek gorritik irtetea lortu du, eta beraz, Azkoitia bakarrik dago eremu latzenean.

Gune laranjan, Azpeitia, Ordizia eta Tolosa daude, eta gaurtik aurrera, baita Oiartzun ere.

Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Beasain, Bergara, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lezo, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga, berriz, hori daude. 

Astigarragak, Debak, Eibarrek, Elgoibarrek, Mutrikuk eta Urretxuk berde jarraitzen dute.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Albisteak (1)