Koronabirusaren semaforoa
Ortuellan eta Zallan gorri dago berriz ere semaforoa
EITB MEDIA
Araban, eremu laranjatik irtetea lortu du Agurainek; Gipuzkoan, Azpeitiak, Tolosak eta Oiartzunek; eta, Bizkaian, Arrigorriagak.
Ortuella eta Zalla eremu gorrian sartu dira berriz ere, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, Zornotzan eta Gueñesen datuek okerrera egin dute, eta udalerri horiak izatetik laranjak izatera igaro dira. Aretxabaleta, Balmaseda, Legazpi eta Zumarraga herri berdeak dira gaurtik aurrera.
Arabak (139 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok, Laudiok eta Gasteizek ere. Agurainen datuek hobera egin dute, eta laranjatik horira igaro da.
Bizkaian hori dago semaforoa (100.000 biztanleko 159 kasu), eta Ortuella eta Zalla gorriz margotu dira.
Laranjan, berriz, Galdakao dago, eta gaurtik aurrera, baita Zornotza eta Gueñes ere.
Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, , Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapaga. Arrigorriaga gehitu zaie zerrendara, azken orduetan datuek hobera egin ostean.
Balmaseda eremu berdean sartu da.
Gipuzkoa ere eremu horian dago (151 kasu 100.000 biztanleko). Azkoitia da eremu gorrian dagoen udalerri gipuzkoar bakarra.
Gune laranjatik irten dira gaur Azpeitia, Tolosa eta Oiartzun, eta, beraz, Ordizia bakarrik dago eremu horretan.
Andoain, Arrasate, Beasain, Bergara, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lezo, Lasarte-Oria, Lazkao, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia, berriz, hori daude. Azpeitia, Tolosa eta Oiartzun ere gehitu zaizkie.
Astigarragak, Debak, Eibarrek, Elgoibarrek, Mutrikuk eta Urretxuk berde jarraitzen dute, eta gaurtik aurrera, Aretxabaletan, Legazpin eta Zumarragan ere berde dago semaforoa.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.