Itxi

Ezbeharra

30 urteko mendizale bat hil da Txindokin

EITB Media

Gaztea amilduta hil da. Ezbeharra 11:15ean jazo da, mendiaren ipar-ekialdeko magalean, Zazpiturri inguruan.

Ertzaintzaren helikopteroa erreskatean. Argazkia: SOS Deiak

Gizon bat (30 urtekoa eta Markinako bizilaguna) hil da astelehen honetan Txindoki mendian, amilduta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 11:15ean jazo da, mendiaren ipar-ekialdeko magalean, Zazpiturri inguruan. Biktima beste mendizale batekin zihoan, eta horrek ohartarazi ditu larrialdi zerbitzuak.

Osasun-langileak, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.

Erreskate taldeek lagundu behar izan dute beste mendizalea, mendiaren horma batean ez aurrera ez atzera baitzegoen.