koronabirusa
Espainiako Gobernuak ez du musukoaren amaiera data zehaztu, baina "aurki" izango da
agentziak | eitb media
Lurralde Arteko Kontseiluak ere ez du proposamen zehatzik egin beste erkidego batean oporretan dauden pertsonen txertaketaren inguruan.
Espainiako Estatuan aire zabalean musukoaren derrigorrezko erabilera amaitzeko datarik ez dago oraindik, baina "geroz eta gertuago" dago. Espainiako Osasun Ministerioak gaurkoan ere ez du data zehatz bat eman nahi izan, baina erkidegoei gogorarazi die legea bat dagoela eta proposamenek bide hori jarraitu beharko dutela.
Lurralde Arteko Osasun Kontseiluaren batzarraren ostean emandako prentsaurrekoan, Carolina Sarias Osasun ministroak ez die data horri buruzko galderei erantzun nahi izan, eta berretsi du Gobernuak "pausoz pauso" joan nahi duela. Hartzen duten erabakiak legea errespetatuko duela erkidegoekin koordinatuko dutela esatera mugatu da.
Hori horrela, Dariasek ez du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen adierazpenetatik harago joan nahi izan. Sanchezek gaur bertan esan du "aurki" amaituko dela musukoaren derrigorrezko erabilera aire zabalean, txertaketaren erritmoari esker bereziki, egun gutxi barru 15 milioi herritar izango baitira txertoekin immunizazioa lortu dutenak Espainiako Estatuan.
Bestalde, Lurralde Arteko Kontseiluak ere ez du proposamen zehatzik egin beste erkidego batean oporretan dauden pertsonen txertaketaren inguruan.