Itxi

CEAR-EN URTEKO TXOSTENA

Espainiako Estatuak asilo eskaeren % 5 soilik onartu zituen iaz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Europako batez bestekoa, ostera, % 33koa da. Gainera, 100.000 pertsonak jarraitzen dute erantzunaren zain.

Moriako errefuxiatu kanpalekua. Artxiboko argazkia: EFE

Estatu espainiarrean asiloa eskatu zuten 20 pertsonetatik batek lortu zuen iaz bere helburua, eta beste 100.000 pertsonak erantzunaren zain jarraitzen dute. Espainian asilo eskaeren % 5 onetsi ziren; Europan, batez beste, % 33.

Datorren igandean ospatuko den Errefuxiatuen Mundu Egunaren baitan, urteroko txostenaren berri eman du CEAR Errefuxiatuak Laguntzeko Espainiako Batzordeak.

Alemaniaren eta Frantziaren atzetik, Espainia izan da asilo eskari gehienen ebatzi dituen Europar Batasuneko herrialdea. Guztira, 116.614 eskari ebatzi ditu, 2019an halako bi, eta 2018an baino ia hamar aldiz gehiago. Hauek dira eskatzaile gehien izan dituzten autonomia erkidegoak: Madril (33.871), Katalunia (9.614), Andaluzia (9.254), Valentzia (9.060) eta Kanariak (3.983). 

Iaz % 25 jaitsi egin zen Espainian babesa eskatu zuten pertsonen kopurua: 118.264tik 88.762ra. Hala ere, adingabeen artean % 4 hazi dira eskaerak.

Bestalde, bizileku baimena eskuratu nahi dutenen kopurua ere handitu egin da. Iaz, 41.000 pertsonari eman zien baimena Espainiak eta horietatik gehienak venezuelarrak ziren.

Albisteak (1)