Lapurtutako haurren auzia
Beste hilobi bat ireki dute Itsasondon eta ez dute gorpuzkirik aurkitu
Erredakzioa
Hilerriko hobi bat ireki dute eta, Donostian duela astebete gertatu zen bezalaxe, ez dute inolako gizaki arrastorik aurkitu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Hilobi bat ireki zuten atzo Itsasondoko (Gipuzkoa) hilerrian, lapurtutako haurren beste kasu baten harira, eta ez zuten gorpuzkirik aurkitu, Diario Vasco-k jakitera eman duenez.
Auzitegi-medikuak ordu eta erdiz aritu ziren lanean eta egur puskak besterik ez zuten atera lokatzetatik. Hilarririk eta panteoirik ez zuen hilobiratze bat ikertzen aritu ziren, eta bertan egon ziren Ertzaintzako agente judizialak.
EAEn hilobi bat ireki eta inolako gorpuzkirik aurkitzen ez duten hirugarren aldia da. Lehenengoa iaz ireki zuten Derion (Bizkaia), aurreko astean Polloen (Donostia) eta azkena, atzo, Itsasondon.
EAEko ospitaleetan ustez lapurtu dituzten haurren auziaren harira ari dira ikerketak egiten. Haurren heriotza faltsuak jakinarazi eta haurrak adopzioan ematen ote zituzten argitu nahi dute.
Azken kasu honen familiak ez du bere nortasunaren berri eman nahi ikerketa amaitu arte.
Hilobi bat ireki zuten atzo Itsasondoko (Gipuzkoa) hilerrian, lapurtutako haurren beste kasu baten harira, eta ez zuten gorpuzkirik aurkitu, Diario Vasco-k jakitera eman duenez.Auzitegi-medikuak ordu eta erdiz aritu ziren lanean eta egur puskak besterik ez zuten atera lokatzetatik. Hilarririk eta panteoirik ez zuen hilobiratze bat ikertzen aritu ziren, eta bertan egon ziren Ertzaintzako agente judizialak.EAEn hilobi bat ireki eta inolako gorpuzkirik aurkitzen ez duten hirugarren aldia da. Lehenengoa iaz ireki zuten Derion (Bizkaia), aurreko astean Polloen (Donostia) eta azkena, atzo, Itsasondon.EAEko ospitaleetan ustez lapurtu dituzten haurren auziaren harira ari dira ikerketak egiten. Haurren heriotza faltsuak jakinarazi eta haurrak adopzioan ematen ote zituzten argitu nahi dute.Azken kasu honen familiak ez du bere nortasunaren berri eman nahi ikerketa amaitu arte.