AUTOBUS ZERBITZUA
Ostiralean abiatuko dira berriro Dbusen gautxoriak
EITB MEDIA
Gautxoriak edo gaueko autobusak ostiralean, larunbatetan eta jaiegun bezperan egongo dira. Boulevardetik irtengo dira eta 03:00ak arte egongo dira martxan.
Ekainaren 25ean, ostiralean, abiatuko da berriro Dbusen gautxori zerbitzua. Eskariaren araberako geldialdi-sistemak bere horretan jarraituko du aurten ibilbidearen zati jakin batzuetan.
Gautxori edo gaueko autobusak ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan ibiliko dira. Boulevardetik irtengo dira eta 03:00ak arte egongo dira martxan.
Bestalde, ekainaren 23an, asteazkenean, San Joan bezperan, Dbusen udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte eskainiko dituzte.