Kargatzen...
Itxi

EAE

Nola eskuratu covid pasaportea ziurtagiri elektronikorik gabe

A. S. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gotzone Sagardui osasun sailburuak aurreratu duenez, nahikoa izango da Osakidetzako txartelaren zenbakia erabiltzea, eta mugikorrean kode bat jasotzea.

Nola eskuratu covid pasaportea Osakidetzako webgunean? Argazkia: Osakidetza

Covid ziurtagiri digitala edo 'osasun pasaportea' lortzeko bidea errazte aldera, sinadura elektronikorik gabe ere ziurtagiria modu telematikoan eskuratzeko aukera jarri du martxan Jaurlaritzak. Orain arte sinadura digitalaren bidez baino ezin zen eskatu.

Gotzone Sagardui osasun sailburuak azadu duenez, txertatuta daudenek edo koronabirusa urtarriletik hona pasa dutenek covid pasaportea ziurtagiri elektronikorik gabe eskuratu dezakete gaurtik aurrera Osakidetzaren webgunean. Nahikoa izango da Osakidetzako txartelaren zenbakia erabiltzea, eta mugikorrean kode bat jasotzea.

Nola eskatu?

Txertaketa ziurtagiria sinadura elektronikorik gabe eskatzeko, egin klik hemen

Errekuperazio ziurtagiria sinadura elektronikorik gabe eskatzeko, egin klik hemen

Albisteak (2)