Koronabirusaren semaforoa
Euskal Autonomia Erkidegoko herri guztiek gune gorritik irtetea lortu dute
EITB MEDIA
Gueñes izan da eremu kritikotik atera den azken herria.
Gueñes eremu gorritik irten da, eta dagoeneko ez dago udalerririk gune arriskutsuenean, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, Gernika-Lumok datuak hobetu ditu, gune berdera igarota. Debak eta Usurbilek ere aurrera egin dute; gune horitik, berdera.
Arabak (107 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok, Laudiok eta Gasteizek ere. Agurainek, bestalde, berdeari eutsi dio. Araban ez dago herririk gorrian, ezta laranjan ere.
Bizkaian hori dago semaforoa (114 kasu 100.000 biztanleko).
Güeñesek lortu du gune gorria atzean uztea, eta laranjan dago orain, Zallarekin batera.
Hori dauden udalerriak hauek dira: Abandto, Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapaga.
Balmasedak, Bermeok, Elorriok, Ermuak eta Lekeitiok eremu berdean jarraitzen dute. Gainera, Gernika-Lumo sartu da zerrendara.
Gipuzkoa ere, eremu horian dago (83 kasu 100.000 biztanleko), eta ez dago udalerririk eremu gorrian, ezta laranjan ere.
Horian daude, beraz, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia Azpeitia, Donostia, Hondarribia, Irun, Lezo, Lasarte-Oria, Lazkao, Mutriku, Oñati, Ordizia, Orio, Tolosa, Urnieta, Urretxu Villavona-Amasa, Zumaia, Deba eta Usurbil.
Berde jarraitzen dute Andoainek, Beasainek, Bergarak, Eibarrek, Elgoibarrek, Errenteriak, Hernanik, Legazpik, Lezok, Oiartzunek, Pasaiak, Zarautzek eta Zumarragak.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.