kORONABirusa
Baheketa masiboa egingo dute Mallorcan egon diren 16 eta 19 urte bitartekoen artean
eitb media
Ekainaren 12tik aurrera irlan egon diren gazteak deitu dituzte parte hartzera. Osakidetzaren zentro guztietan egingo dute larunbatean eta igandean.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak covid-19a atzemateko baheketa masibo batean parte hartzekoa deia egin die ekainaren 12tik aurrera Mallorcan egon diren 16 eta 19 urteko EAEko pertsona guztiei. Datozen egunotan irlatik iristen direnek ere izango dute parte hartzeko aukera.
Osasun Sailak azaldu duenez, proba egiteko hitzordua hartu behar da ohiko osasun zentrora edo Osasun Kontseilura (900 20 30 50) deituta.
Arabako probak Txagorritxun (Gasteiz) eta Lezako ospitalean egingo dituzte. Bizkaian, berriz, Zallako, Basauriko, Durangoko, Deustuko, Begoñako, Errekaldeko, Indautxuko, Buenabistako eta Urdulizko osasun zentroetan.
Gipuzkoan Iztietako, Hernaniko, Amaraberriko, Zarauzko eta Tolosako osasun zentroetan eta Zumarragako, Arrasateko, Bidasoako eta Eibarko ospitaleetan egingo dituzte probak.
Oraingoz 126 dira agerraldi horri lotuta EAEn atzemandako positiboak. Gainera, Delta aldaera eta aldaera britainiarra agertu dira.
Kutsatze datu horien aurrean, Osasun Sailak eta Osakidetzak baheketa masiboa egitea adostu dute birusaren transmisioa geldiarazteko, bidaiarien jatorria anitza delako.
Gainera, proba egiten dutenei "zuhurtziaz" jokatzeko eskatu diete datozen egunetako harreman sozialei begira, eta aztarnarien aholkuei jarraitzeko.