Itxi

Koronabirusa

Osakidetzak bi milioi txerto baino gehiago jarri ditu dagoeneko

EITB MEDIA

Orain arte, 1.248.543 pertsonak gutxienez dosi bat jaso dute, eta 875.361ek pauta osoa dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osakidetzak bi milioi txerto baino gehiago jarri ditu duela sei hilabete koronabirusaren aurkako txertaketa kanpaina abiatu zuenetik.

Hain zuzen ere, 2.015.575 dosi jarri ditu, hau da, guztira jasota 2.126.360 txertoen % 94,8.

Orain arte, 1.248.543 pertsonak gutxienez dosi bat jaso dute, eta 875.361ek pauta osoa dute.

Jarritako txerto guztien artean, 1.408.339 Pfizerrenak izan dira; 333.235, AstraZenecarenak; 201.136, Modernarenak; eta 72.865, Janssenenak.

*Bialetatik lortutako 11. dosiak barne. Honenbestez, azken hilabeteetan jasotako txertoen %110 arte jar daiteke.

Bideoak (1)